Mostrando entradas con la etiqueta 4. maila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 4. maila. Mostrar todas las entradas

martes, 1 de marzo de 2011

BEGOÑAKO BASILIKA (Bizkaiko garrantzitsuena)



Begoñako basilika Bilboko izen bereko auzoan dagoen basilika da, Bizkaiko zaindaria den Begoñako Andre Mariaren omenez egina.

Egungo apaiza Jesús Francisco Garitaonandia da.


1. Historia

Nahiz eta lehen beste eraikinak izan, egungo basilika XVI. mendekoa da, Sancho Martínez de Aregok diseinatua. Bere hiru nabeen eraikuntza XVII. mendean bukatu zuten, hau da, 1511an hasi zenetik mende bat iraun zuten. Eraiki zuten bitartean gotiko estiloa garatu zuten eta Gil de Hontañónek egindako aurrealdea beste zatiak ez bezalakoa da.

XIX. mendean, basilikak Bilboko harresia osatu zuen. Izan ere, Tomas Zumalakarregi jeneral karlista bertatik hurbil zauritu zuten. Gudak erabat kaltetu zuen eraikina. Hori zela eta dorrea zein fatxadaren zati bat José María Basterrak zaharberritu zuen 1902 eta 1907 bitartean.

1942ko abuztuaren 16an, falangistek bonba bat jarri zuten basilikaren ateetan karlistak hiltzeko asmotan. Zenbait zauritu izan ziren. Juan José Domínguez falangista ezaguna heriotz-zigorra jaso zuen ekintza hau egiteagatik.

Kalteak zaharberritzeko lanek 1993ko irailetik 1994ko ekainera iraun zuten, hormak garbitu zituztenak. Kanpaidorreak 24 kanpai ditu, astunena tona batekoa izanik. Kanpaiak 1922an Suitzako Sumiswalden egin zuten eta zapi doinu ezberdin jotzen dituzte.

2. Salbe eta basilika

Bilboko Salbe auzoaren izena hortik portura zetozen marinelak basilikaren lehendabiziko ikuspegia zutelako datorkio. Bere bidaia bukatuta zegoela eskertzeko, Begoñako Andre Mariari Salbe bat esaten zioten.

3. Jaiak

Basilikaren jai nagusiak abuztuaren 15ean (Mariaren Jasone) eta urriaren 11n (Begoñako Andre Maria) ospatzen dituzte. Bilboaldean eta Bizkaia osoan hara erromes joateko ohitura dago. Horrela, San Joan Laterangoaren basilikaren lotuta dagoenez, induljentzia edo barkamena lortzen dute.

Gehiago jakiteko EGIN KLIK

miércoles, 3 de noviembre de 2010

PROFETAK, MESIAS eta ulertu ez ditugun gauza batzuk

Gaur 4. mailan gauza batzuk ez zaizkigu oso oso argi geratu, batez ere nola den posible ehunka edo milaka urte lehenago pertsona batek Mesias bat etorriko zitzaigula iragartzea.

Beraz, azter dezagun, lehenengo eta behin, Isaias nor izan zen:

Isaias profeta Jesus baino 700 urte lehenago bizi zen, eta Wikipedian esaten den moduan "El cristianismo estima que el Libro de Isaías anunció el nacimiento, sacrificio y gloria de Jesús y además, el alcance universal de la salvación por lo que se considera en algúnas ocasiones como el "Príncipe de los Profetas"." http://es.wikipedia.org/wiki/Isa%C3%ADas_(profeta)
Beraz, bera izan omen zen Jesusen jaiotza iragarri zuena, badakit erderaz dagoela, baia ohitura ere hartu behar dugu zera batzuk erderaz ere irakurtzeko, zeren eta den-dena erderaz ez baita agertzen.

Eta, nola dakigu Isaiasek Jesusen jaiotza iragarri zuela? Ba Biblian, Itun Zaharrean, Isaias liburuan 9. kapituluan (klasean irakurri duguna) 5-6 txataleetan idatzita agertzen delako.

5Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu. Beroni ezarri zaio aginpidea, eta honela deitzen diote: "Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bake-emaile".
6Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabekoa bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, orainandik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.
(ELIZEN ARTEKO BIBLIA, Itun Zaharra, Isaias 9, 5-6.)

Hona hemen Isaias profetaren pilo bat irudi --> EGIN KLIK

Baina, nola demontre jakin ahal dugu ia-ia orain dela 3000 urte gertatutakoa? Ziur aski pergamino edo larrutx batean idatzita egoteagatik, hau da, ez pentsatu orain dela 3000 urte gaur egun ditugun liburuak zeuzkatenik!
Pergamino edo larrutx bat zer den gehiago jakiteko HEMEN KLIKATU

Irudi gehiago ikusteko HEMEN KLIKATU


Zalantzarik edukitzekotan, badakizue, komentarioren bat zintzilikatu eta arazo barik erantzungo dizuet.

Laster arte!

jueves, 21 de octubre de 2010

HERRI BATEN ASKATZAILEA

Kaixo berriro, hementxe nago beste gauza batzuei buruz denok hitz egiteko.

4. mailan IRTEERA liburuarekin egon gara, eta "El Príncipe de Egipto" filmea ikusi dugu, hemen Wikipediatik ateratako artikulu honetan azalpen gehiago identifikatuko dituzue.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Irteera_%28Biblia%29

Irteera (Biblia)

Wikipedia(e)tik

Irteera (hebreeraz Shemot, שְׁמוֹת; grekeraz Ἔξοδος, Exodus) Bibliako bigarren liburua da. Moisesek Israel herria Egiptoko morrontzatik nola atera zuen eta Kanaango lurraldera (gaur egungo Israel-Palestina) nola iritsi ziren kontatzen du. Bidean Jainkoak Sinai mendian itun bat egin zuen herriarekin, Moisesen bitartez eta Legea edo Hamar Aginduak eman zizkion.

Tradizioaren arabera, Moisesek berak idatzi zuen liburu hau, baina gaur egun Biblian aditu direnek liburuak azken forma K. a. 450 urte inguruan hartu zuela uste dute, aurretik zeuden testu idatziak eta ahoz ahoko tradizioak bat egin zutenean. Liburuaren arabera, bertako gertaerak K. a. 13. mendean gertatu ziren.

Liburuaren atalak

Irteera liburua lau ataletan bana daiteke:

Irteera aurretik

Israeldarrak Egiptoko faraoiaren morroi ziren. Gero eta gehiago zirenez, egiptoarrak beldurtu egin ziren eta horregatik jaioberri guztiak hiltzeko agindu zuten. Israelgo emakume batek semea izan eta Nilo ibaian utzi zuen saski batean. Faraoiaren alabak, umea ikusirik, beretzat hartu eta seme antzera hezi zuen, Moises izena jarriz (izen horrek "uretatik ateratakoa" esan nahi du).

Bien bitartean, israeldarrak gero eta zapalduago zeuden egiptoarren menpean. Moises faraoiaren aurka altxatu zen israeldarren kontra erabilitako metodo gogorrak gaitzetsiz eta honek basamortura erbesteratu zuen. Basamortuan Jainkoaren deia jaso zuen Israel herria aska zezan aginduz.

Israelen askapena

Moises Egiptora itzultzean faraoiaren aurrean aurkeztu zen israeldarrei Egiptotik irteteko baimena emateko eskatzera. Honek uko egin zion eskaerari eta israeldarren aurkako zapalkuntza gogortu zuen. Jainkoak, Moisesen bitartez, mirariak egin zituen Israelen alde eta Egiptoren aurka eta azkenean faraoiak amore eman zuen.

Israeldarrek jai egin zuten beraien askapena ospatzeko (juduen Pazko jaia, gaur egun ere ospatzen dute). Biharamunean Itsaso Gorria zeharkatu eta Sinaiko basamortuan zehar Kanaango lurraldera abiatu ziren.

Sinaiko ituna

Sinai mendira iristean, Jainkoak Hamar Aginduak eman zizkien israeldarrei, Moisesen bitartez. Israel Jainkoaren Herri Aukeratua bihurtu zen horrela. Legearen bitartez, Israel herrialde teokratiko bihurtu zen, Jainkoa baitzen bere buru.

Jauretxeari buruzko aginduak

Jainkoak israeldarrei gurtza egiteko arauak eman zizkien, Itunaren kutxa nola zaindu behar zuten azalduz.


Hona hemen, mapa bat utziko dizuet zuek nondik joan ziren ikusteko. Horretaz apoarte, nahi baduzue, web-orri hau utziko dizuet "El Príncipe de Egipto" filmeko marrazki batzuk zuek margotu ahal izateko.

http://www.colorear.net/dibujos/colorear-Principe-Egipto-192.html













Laster arte! :D