Beraz, azter dezagun, lehenengo eta behin, Isaias nor izan zen:
Isaias profeta Jesus baino 700 urte lehenago bizi zen, eta Wikipedian esaten den moduan "El cristianismo estima que el Libro de Isaías anunció el nacimiento, sacrificio y gloria de Jesús y además, el alcance universal de la salvación por lo que se considera en algúnas ocasiones como el "Príncipe de los Profetas"." http://es.wikipedia.org/wiki/Isa%C3%ADas_(profeta)
Beraz, bera izan omen zen Jesusen jaiotza iragarri zuena, badakit erderaz dagoela, baia ohitura ere hartu behar dugu zera batzuk erderaz ere irakurtzeko, zeren eta den-dena erderaz ez baita agertzen.
Eta, nola dakigu Isaiasek Jesusen jaiotza iragarri zuela? Ba Biblian, Itun Zaharrean, Isaias liburuan 9. kapituluan (klasean irakurri duguna) 5-6 txataleetan idatzita agertzen delako.
5Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu. Beroni ezarri zaio aginpidea, eta honela deitzen diote: "Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bake-emaile".
6Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabekoa bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, orainandik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.
(ELIZEN ARTEKO BIBLIA, Itun Zaharra, Isaias 9, 5-6.)
Hona hemen Isaias profetaren pilo bat irudi --> EGIN KLIK
Baina, nola demontre jakin ahal dugu ia-ia orain dela 3000 urte gertatutakoa? Ziur aski pergamino edo larrutx batean idatzita egoteagatik, hau da, ez pentsatu orain dela 3

Pergamino edo larrutx bat zer den gehiago jakiteko HEMEN KLIKATU
Irudi gehiago ikusteko HEMEN KLIKATU
Zalantzarik edukitzekotan, badakizue, komentarioren bat zintzilikatu eta arazo barik erantzungo dizuet.
Laster arte!


No hay comentarios:
Publicar un comentario