miércoles, 10 de noviembre de 2010

MUNDUKO ERLIJIOAK



Azken egunontan, bai 5. mailan eta baita 6. mailan ere munduko erlijio monoteista nagusiei buruz hitz egiten egon gara.




Beraz, hona hemen zuei sortutako zalantza batzuk:




- Zer da Kaaba eta zergatik musulmanek hartzen dute horrelako garrantziarekin? EGIN KLIK




Kaaba (arabieraz الكعبة, al-ka'ba, "kubo"a) Islamaren toki sakraturik eta erromesaldi erlijiosoko tokirik garrantzitsuena da. "Jainkoaren etxea" da, jainkotiarrak, mundutarra ukitzen duen tokia. Bertara begira jartzen dira munduko musulmandar guztiak, otoitz egiterakoan.




- Non dago Meka hiria?




Meka (arabieraz مكة المكرمة, Makka al-Mukkarama) Saudi Arabiako hiria da, Arabiar penintsulako mendebaldean kokatua dagoena. Islamaren hiri santuena da, urtero milaka erromes musulmanek bisitatua. Lehen Makoraba izenez ezaguna zen.
Hiri honetan Muhammad jaio zen. Muhammadek islama predikatu baino lehen, hau jada hiri santua zen paganoentzat. Garrantzi erlijiosoko hainbat toki du eta guztietan garrantzitsuena Kaaba da.
Historian zehar Meka hiria, lehenengo aldiz, II. mendean Ptolomeo geografo Egiptoarrak aipatu zuen, Makoraba izenarekin.














Hona arte ez zaizkit beste zalantza batzuk burura etortzen, bestela komentarioren bat utzi eta arazorik gabe zintzilikatuko dizuet.


Laster arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario