Gaur
4. mailan gauza batzuk ez zaizkigu oso oso argi geratu, batez ere nola den posible ehunka edo milaka urte lehenago pertsona batek Mesias bat etorriko zitzaigula iragartzea.
Beraz, azter dezagun, lehenengo eta behin, Isaias nor izan zen:
Isaias profeta Jesus baino 700 urte lehenago bizi zen, eta Wikipedian esaten den moduan
"El cristianismo estima que el Libro de Isaías anunció el nacimiento, sacrificio y gloria de Jesús y además, el alcance universal de la salvación por lo que se considera en algúnas ocasiones como el "Príncipe de los Profetas"." http://es.wikipedia.org/wiki/Isa%C3%ADas_(profeta)Beraz, bera izan omen zen Jesusen jaiotza iragarri zuena, badakit erderaz dagoela, baia ohitura ere hartu behar dugu zera batzuk erderaz ere irakurtzeko, zeren eta den-dena erderaz ez baita agertzen.
Eta, nola dakigu Isaiasek Jesusen jaiotza iragarri zuela? Ba Biblian, Itun Zaharrean, Isaias liburuan 9. kapituluan (klasean irakurri duguna) 5-6 txataleetan idatzita agertzen delako.
5Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu. Beroni ezarri zaio aginpidea, eta honela deitzen diote: "Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bake-emaile". 6Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabekoa bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, orainandik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.(ELIZEN ARTEKO BIBLIA, Itun Zaharra, Isaias 9, 5-6.)Hona hemen Isaias profetaren pilo bat irudi -->
EGIN KLIKBaina, nola demontre jakin ahal dugu ia-ia orain dela 3000 urte gertatutakoa? Ziur aski pergamino edo larrutx batean idatzita egoteagatik, hau da, ez pentsatu orain dela 3

000 urte gaur egun ditugun liburuak zeuzkatenik!
Pergamino edo larrutx bat zer den gehiago jakiteko
HEMEN KLIKATUIrudi gehiago ikusteko
HEMEN KLIKATUZalantzarik edukitzekotan, badakizue, komentarioren bat zintzilikatu eta arazo barik erantzungo dizuet.
Laster arte!
