miércoles, 15 de diciembre de 2010

EGU BERRI ON!!!!!!!!!!!!!

Begiratu zelako puzzle interesgarria topatu dudan.




Jolasteko EGIN KLIK HEMEN.











Erderaz dago, baina merezi du.
Horretaz aparte, maila bakoitzean zer egin dugun ere jakinaraziko dizuet:
1. eta 2. mailan ERREGE MAGOAK
























3. eta 4. mailan
PLASTILINAZKO JAIOTZA




5. mailan
GURE GABONETAKO ARBOLA




Jarduera osoa ikusteko EGIN KLIK HEMEN













6. mailan GABONETAKO ARBOLEAN JARTZEKO BOLAK




Jarduera osoa ikusteko EGIN KLIK HEMEN















Beno ba zuei gustatzea espero dut, eta EGU BERRI ON!!!





lunes, 6 de diciembre de 2010

ABENDUALDIA, ITXAROTEKO MOMENTUA



Zuei gustatzea espero dut, oso letra polita eukitako abestiaz aparte, agertzen diren argazkiak ere pentsatzekoak dira.

Ez dezagun ahaztu zer ari garen ospatzen, zein alditan gauden, ABENDUALDIAN.

martes, 30 de noviembre de 2010

ZER OTE DA "10+10 = 20.000" ????????

Batzuk ikusi duzue nire kamisetan zer edo zer neukala jarrita, txapa bat "10+10 = 20.000" jarrita zeukana.

Gainetik azaldu dizuet ta ez duzue oso oso ondo ulertu, hortaz, hona hemen argixeago:

Ziur aski denok jakingo duzuela jada Fundazio batean nagoela Eskolapioekin, orduan, proiektu pilo bat ditugu munduan zehar, batez ere, ikastetxeak.

Gabonetan beti kanpaina bat egiten dugu, ba aurten Camerounera joango da hortik dauzkagun 10 ikastetxe eta 10 jantokiak aurrera joateko, hau da, behar dituzten 20.000 euro hara eramateko.

Camerouni buruzko informazio gehiago zuek ikertzeko EGIN KLIK
Kamerunren kokapena{Txantiloi:Nongo
Horri esker 2.600 ikaslek ikasteko aukera izango dute, bai, geuk ia-ia dohainik dugun aukera hori, ze hortik eskolara joateko diru kopuru galanta euki behar duzu, bestela badakizu...


Gure Fundazioko weborrian agertutako albistea hemen dago EGIN KLIK

miércoles, 10 de noviembre de 2010

MUNDUKO ERLIJIOAK



Azken egunontan, bai 5. mailan eta baita 6. mailan ere munduko erlijio monoteista nagusiei buruz hitz egiten egon gara.




Beraz, hona hemen zuei sortutako zalantza batzuk:




- Zer da Kaaba eta zergatik musulmanek hartzen dute horrelako garrantziarekin? EGIN KLIK




Kaaba (arabieraz الكعبة, al-ka'ba, "kubo"a) Islamaren toki sakraturik eta erromesaldi erlijiosoko tokirik garrantzitsuena da. "Jainkoaren etxea" da, jainkotiarrak, mundutarra ukitzen duen tokia. Bertara begira jartzen dira munduko musulmandar guztiak, otoitz egiterakoan.




- Non dago Meka hiria?




Meka (arabieraz مكة المكرمة, Makka al-Mukkarama) Saudi Arabiako hiria da, Arabiar penintsulako mendebaldean kokatua dagoena. Islamaren hiri santuena da, urtero milaka erromes musulmanek bisitatua. Lehen Makoraba izenez ezaguna zen.
Hiri honetan Muhammad jaio zen. Muhammadek islama predikatu baino lehen, hau jada hiri santua zen paganoentzat. Garrantzi erlijiosoko hainbat toki du eta guztietan garrantzitsuena Kaaba da.
Historian zehar Meka hiria, lehenengo aldiz, II. mendean Ptolomeo geografo Egiptoarrak aipatu zuen, Makoraba izenarekin.














Hona arte ez zaizkit beste zalantza batzuk burura etortzen, bestela komentarioren bat utzi eta arazorik gabe zintzilikatuko dizuet.


Laster arte!

miércoles, 3 de noviembre de 2010

PROFETAK, MESIAS eta ulertu ez ditugun gauza batzuk

Gaur 4. mailan gauza batzuk ez zaizkigu oso oso argi geratu, batez ere nola den posible ehunka edo milaka urte lehenago pertsona batek Mesias bat etorriko zitzaigula iragartzea.

Beraz, azter dezagun, lehenengo eta behin, Isaias nor izan zen:

Isaias profeta Jesus baino 700 urte lehenago bizi zen, eta Wikipedian esaten den moduan "El cristianismo estima que el Libro de Isaías anunció el nacimiento, sacrificio y gloria de Jesús y además, el alcance universal de la salvación por lo que se considera en algúnas ocasiones como el "Príncipe de los Profetas"." http://es.wikipedia.org/wiki/Isa%C3%ADas_(profeta)
Beraz, bera izan omen zen Jesusen jaiotza iragarri zuena, badakit erderaz dagoela, baia ohitura ere hartu behar dugu zera batzuk erderaz ere irakurtzeko, zeren eta den-dena erderaz ez baita agertzen.

Eta, nola dakigu Isaiasek Jesusen jaiotza iragarri zuela? Ba Biblian, Itun Zaharrean, Isaias liburuan 9. kapituluan (klasean irakurri duguna) 5-6 txataleetan idatzita agertzen delako.

5Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu. Beroni ezarri zaio aginpidea, eta honela deitzen diote: "Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bake-emaile".
6Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabekoa bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, orainandik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.
(ELIZEN ARTEKO BIBLIA, Itun Zaharra, Isaias 9, 5-6.)

Hona hemen Isaias profetaren pilo bat irudi --> EGIN KLIK

Baina, nola demontre jakin ahal dugu ia-ia orain dela 3000 urte gertatutakoa? Ziur aski pergamino edo larrutx batean idatzita egoteagatik, hau da, ez pentsatu orain dela 3000 urte gaur egun ditugun liburuak zeuzkatenik!
Pergamino edo larrutx bat zer den gehiago jakiteko HEMEN KLIKATU

Irudi gehiago ikusteko HEMEN KLIKATU


Zalantzarik edukitzekotan, badakizue, komentarioren bat zintzilikatu eta arazo barik erantzungo dizuet.

Laster arte!

jueves, 21 de octubre de 2010

HERRI BATEN ASKATZAILEA

Kaixo berriro, hementxe nago beste gauza batzuei buruz denok hitz egiteko.

4. mailan IRTEERA liburuarekin egon gara, eta "El Príncipe de Egipto" filmea ikusi dugu, hemen Wikipediatik ateratako artikulu honetan azalpen gehiago identifikatuko dituzue.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Irteera_%28Biblia%29

Irteera (Biblia)

Wikipedia(e)tik

Irteera (hebreeraz Shemot, שְׁמוֹת; grekeraz Ἔξοδος, Exodus) Bibliako bigarren liburua da. Moisesek Israel herria Egiptoko morrontzatik nola atera zuen eta Kanaango lurraldera (gaur egungo Israel-Palestina) nola iritsi ziren kontatzen du. Bidean Jainkoak Sinai mendian itun bat egin zuen herriarekin, Moisesen bitartez eta Legea edo Hamar Aginduak eman zizkion.

Tradizioaren arabera, Moisesek berak idatzi zuen liburu hau, baina gaur egun Biblian aditu direnek liburuak azken forma K. a. 450 urte inguruan hartu zuela uste dute, aurretik zeuden testu idatziak eta ahoz ahoko tradizioak bat egin zutenean. Liburuaren arabera, bertako gertaerak K. a. 13. mendean gertatu ziren.

Liburuaren atalak

Irteera liburua lau ataletan bana daiteke:

Irteera aurretik

Israeldarrak Egiptoko faraoiaren morroi ziren. Gero eta gehiago zirenez, egiptoarrak beldurtu egin ziren eta horregatik jaioberri guztiak hiltzeko agindu zuten. Israelgo emakume batek semea izan eta Nilo ibaian utzi zuen saski batean. Faraoiaren alabak, umea ikusirik, beretzat hartu eta seme antzera hezi zuen, Moises izena jarriz (izen horrek "uretatik ateratakoa" esan nahi du).

Bien bitartean, israeldarrak gero eta zapalduago zeuden egiptoarren menpean. Moises faraoiaren aurka altxatu zen israeldarren kontra erabilitako metodo gogorrak gaitzetsiz eta honek basamortura erbesteratu zuen. Basamortuan Jainkoaren deia jaso zuen Israel herria aska zezan aginduz.

Israelen askapena

Moises Egiptora itzultzean faraoiaren aurrean aurkeztu zen israeldarrei Egiptotik irteteko baimena emateko eskatzera. Honek uko egin zion eskaerari eta israeldarren aurkako zapalkuntza gogortu zuen. Jainkoak, Moisesen bitartez, mirariak egin zituen Israelen alde eta Egiptoren aurka eta azkenean faraoiak amore eman zuen.

Israeldarrek jai egin zuten beraien askapena ospatzeko (juduen Pazko jaia, gaur egun ere ospatzen dute). Biharamunean Itsaso Gorria zeharkatu eta Sinaiko basamortuan zehar Kanaango lurraldera abiatu ziren.

Sinaiko ituna

Sinai mendira iristean, Jainkoak Hamar Aginduak eman zizkien israeldarrei, Moisesen bitartez. Israel Jainkoaren Herri Aukeratua bihurtu zen horrela. Legearen bitartez, Israel herrialde teokratiko bihurtu zen, Jainkoa baitzen bere buru.

Jauretxeari buruzko aginduak

Jainkoak israeldarrei gurtza egiteko arauak eman zizkien, Itunaren kutxa nola zaindu behar zuten azalduz.


Hona hemen, mapa bat utziko dizuet zuek nondik joan ziren ikusteko. Horretaz apoarte, nahi baduzue, web-orri hau utziko dizuet "El Príncipe de Egipto" filmeko marrazki batzuk zuek margotu ahal izateko.

http://www.colorear.net/dibujos/colorear-Principe-Egipto-192.html













Laster arte! :D












miércoles, 15 de septiembre de 2010

BIZITZARIK OTE DAGO UNIBERTSOKO BESTE LEKUETAN?


































Atzo 5. mailan galdera hori atera zen, beraz, etxerako lanak izan ziren honekin erlazionatuta dauden galdera batzuetaz pentsatzea.

Hementxe datu eta irudi lagungarri batzuk utziko dizkizuet.

http://vimeo.com/10236855 --> Oso dokumental interesgarria (bizpahiru minututakoa)

http://es.wikipedia.org/wiki/Extraterrestre --> Ideiaren bat egiteko


Eta 3. mailan, munduaren edertasunari buruz hitz egiten jarraitu dugu, eta norberak, gehien gustatzen zaion lekua aipatu du.

Batzuk atera dira, hona hemen leku horien irudi batzuk, ea zeintzuk diren asmatzen duzuen!

martes, 14 de septiembre de 2010

MUNDUAREN EDERTASUNA







































































































Beno ba gaur munduaren edertasunaz hitz egiten egon garenez, Internet da oso era ona edertasun hori grafikoki ikusteko.

5. mailan ulergaitzak edo ulertezinak diren galderez hitz egiten egon gara, eta baita Plentzia-Gorliz-Astondoko edertasunari buruz ere, eta beste beste leku batzuk; karibea, Holanda...


3. mailan egindakoa ia-ia gauza bera izan da, beraz, agertuko diren irudiak oso ezagunak egingo zaizkizue.


Zuei gustatzea espero dut.

lunes, 13 de septiembre de 2010

Ongi etorriak izan nik sortutako blog-era

Lehenengo eta behin nere burua aurkeztuko dut, Mikel Querejeta naiz, Elorrioko eskolako erlijio maisu bat gazteekin eta umeekin lan egiten duena.

Beraz, blog honen bidez nire asmoa Erlijio Katolikoak dauzkan topiko batzuk kentzea da.

Horretaz aparte, gauza batzuk lantzeko eta ezagutzeko blog-a sortu nahiko nuke, ea lortzen dudan eta ea laguntzen didazuen.

Pena da sarean dauden material oso gutxi euskaraz egotea, hala eta guztiz ere zera horiek euskaratzen saiatuko naiz.

Jendeak parte izatea ere da nire asmoa.



Eta gaur hasteko, begira dezagun web horri hau, non pobreziaren kontra jokatzen saiatzen den:

http://www.sinexcusas2015.org/

Irailaren 17tik 19ra ekitaldi bat egingo da espainiar estatu osoan, zera da "zarata egitea" pobrezia saihesteko, horretarako gure ahotsa baino ez da beharrezkoa, 3 dezibelioko soinua duena, oso gutxi hegazkin batek egiten duen zaratarekin konparatuz (120 Db).

Ea zer deritzozuen eta iritziren bat agertzen den.

Klasean zer edo zer egitea? Begiratu behar dut.

Arratsalde ona izan.

Mikel
-------