martes, 1 de marzo de 2011

BEGOÑAKO BASILIKA (Bizkaiko garrantzitsuena)



Begoñako basilika Bilboko izen bereko auzoan dagoen basilika da, Bizkaiko zaindaria den Begoñako Andre Mariaren omenez egina.

Egungo apaiza Jesús Francisco Garitaonandia da.


1. Historia

Nahiz eta lehen beste eraikinak izan, egungo basilika XVI. mendekoa da, Sancho Martínez de Aregok diseinatua. Bere hiru nabeen eraikuntza XVII. mendean bukatu zuten, hau da, 1511an hasi zenetik mende bat iraun zuten. Eraiki zuten bitartean gotiko estiloa garatu zuten eta Gil de Hontañónek egindako aurrealdea beste zatiak ez bezalakoa da.

XIX. mendean, basilikak Bilboko harresia osatu zuen. Izan ere, Tomas Zumalakarregi jeneral karlista bertatik hurbil zauritu zuten. Gudak erabat kaltetu zuen eraikina. Hori zela eta dorrea zein fatxadaren zati bat José María Basterrak zaharberritu zuen 1902 eta 1907 bitartean.

1942ko abuztuaren 16an, falangistek bonba bat jarri zuten basilikaren ateetan karlistak hiltzeko asmotan. Zenbait zauritu izan ziren. Juan José Domínguez falangista ezaguna heriotz-zigorra jaso zuen ekintza hau egiteagatik.

Kalteak zaharberritzeko lanek 1993ko irailetik 1994ko ekainera iraun zuten, hormak garbitu zituztenak. Kanpaidorreak 24 kanpai ditu, astunena tona batekoa izanik. Kanpaiak 1922an Suitzako Sumiswalden egin zuten eta zapi doinu ezberdin jotzen dituzte.

2. Salbe eta basilika

Bilboko Salbe auzoaren izena hortik portura zetozen marinelak basilikaren lehendabiziko ikuspegia zutelako datorkio. Bere bidaia bukatuta zegoela eskertzeko, Begoñako Andre Mariari Salbe bat esaten zioten.

3. Jaiak

Basilikaren jai nagusiak abuztuaren 15ean (Mariaren Jasone) eta urriaren 11n (Begoñako Andre Maria) ospatzen dituzte. Bilboaldean eta Bizkaia osoan hara erromes joateko ohitura dago. Horrela, San Joan Laterangoaren basilikaren lotuta dagoenez, induljentzia edo barkamena lortzen dute.

Gehiago jakiteko EGIN KLIK

Jesusen herrialdea - 6.B
















































































































Hona hemen 6.Bkoek Jesusen herrialdeari buruz egindako horma-irudia, zorionak!

Abesti zoragarria eguraldi txarra ahazteko

lunes, 28 de febrero de 2011

PENTSATZEKO IRUDI BAT


Beitu zer topatu dudan, pentsatzeko irudi bat, bere esanahia:
DIRUAK EZ DU GARRANTZIRIK, MAITASUNA BAI.

Pertsona hau kalean bizi omen da, baina ematen ari den besarkada, sentimenduz betetako bat da, ezta?

Zein iritzi duzue?

miércoles, 23 de febrero de 2011

GIZA ESKUBIDEAK


Hau da orain dela hirulabete batzuk 6. mailakoek egin zituzten horma-irudiak.

Era horretan gizakiok ditugun eskubideez arduratu ginen.

ZER DA MAITASUNA?

Beitu a zein lan ona egin duten 3. mailakoek. Maitasunari buruz hitz egiten egon garenez, horma-irudi baten bidez bakoitzak horretaz zer pentsatzen duen egitea erabaki genuen. Eta artelan hauek atera dira.






















































































































martes, 22 de febrero de 2011

lunes, 14 de febrero de 2011

Iriannak egindako lana


Hemen, Aitorrek egindako lana:
1- Pobreei arropa egiten
2- Beste erlijioak errespetatu eta elkarrekin egon.
3- Kristoren gorputza banatzen
4- Ibili ezin direnei lagundu
5- Afrikakoei eta beste behartsuei ere lagundu